2. Omen



Note: If you encounter any issues while opening the Download PDF button, please utilize the online read button to access the complete book page.
Size | 28 MB (28,087 KB) |
---|---|
Format | |
Downloaded | 682 times |
Status | Available |
Last checked | 15 Hour ago! |
Author | Behe Banda |
“Book Descriptions: def. omen: “Hiztunak, aditzera ematen duenaren berri, entzunez —ez ikusiz— jakin duela adierazteko erabiltzen duen partikula”.
Zerbait egin omen dugu. Zerbait egin genuen. Fenomeno baten bigarren fasea agortzeke dagoeneko hau idatzita. Energia ez da agortzen, eraldatu besterik ez da egiten -dio ez dakit nork–. Behetik erauzi zitekeen guztia, norbait izatearekin batera, jada emantzat dago honetan. Jarraipena da omen honen minimoa, zerbait esateko kuota irabaztea maximoa.
Ikusiz jakin izan bazenu, zerbait esatea ere edukiko zenuke. Aditzera eraman nahi dena ekintzaren aditza darama gainean: aditzearena. Hiztunak du bere partikula mugen baitan zer edo zer esatea, zerbait esan nahi izatea. Airean galdutako partikula txikiak izan ez daitezen, baina norbaiten arnasbideak har ditzan, zer egin behar? Ez da galdera erretorikoa.
Negartutakoak negartuta, ertzaren abolizioaren alde gaude orain. Hori erreformatzen zabiltzatenok, margen marginatu delako batean, yasta. HeGemonia euskaltzaindistiko-elhuyariano-elkartasuniko-berriatzale honetan, zapalduetatik zapalduenak, zuek: .
Ikusi dugu pareta eta hortik jatekoa edukita ere (ez dela kasua), emango ligukeen kolpeak ez du merezi. Hormaren aurrean, omenaldi bat ez egoteari.
Esfortzuei erantzun diegu, indarren aurrean ez dugu erreakziorik jaso; Newton ez dago ados.”